LibreOffice 24.2 laguntza
Etiketa dinamikoek informazio eta funtzio gehiago eskaintzen dizkiete Writerreko dokumentu batean zehaztutako hitzei. Etiketa dinamikoen luzapen bakoitzean erabilgarri dauden eginbideak desberdinak izan daitezke.
Etiketa dinamikoak LibreOffice Writer aplikazioaren hedapen gisa horni daitezke.
Etiketa dinamiko bat instalatzeko aukera bat baino gehiago daude:
Save the *.oxt-extension file to your hard drive, then double-click the *.oxt file in your file manager. Alternatively, in LibreOffice choose to open the Extensions dialog, click Add and browse to the file.
Egin klik etiketa dinamikoaren *.oxt fitxategi baten estekan web-orri batean, eta ireki esteka aplikazio lehenetsiarekin. Horretarako, web-arakatzailea behar bezala konfiguratuta eduki behar duzu.
Writer dokumentu bateko edozein testu etiketa dinamikoekin markatu daiteke. Modu lehenetsian, magenta koloreko azpimarratua da. Kolorea aldatu dezakezu aukeran.
Etiketa dinamiko bat seinalatzen denean, argibide batek adierazten du +klik eginez etiketa dinamikoen menua irekiko dela. Sagurik erabiltzen ez bada, jarri kurtsorea markatutako testuaren barruan eta ireki laster-menua ⇧+F10 sakatuta.
Etiketa dinamikoen menuan, etiketa dinamiko honetarako definituta dauden ekintza erabilgarriak ikusiko dituzu. Hautatu aukera bat menuan. komandoak 'Tresnak - Autozuzenketaren aukerak' ataleko Etiketa dinamikoak orria irekitzen du.
Etiketa dinamikoen hedapen bat gutxienez instalatu bada, Etiketak dinamikoak orria agertuko da atalean. Erabili elkarrizketa-koadro hori etiteka dinamikoak gaitu eta desgaitzeko eta instalatutako etiketak kudeatzeko.
Etiketa dinamikotzat jotzen den testua ez du zuzentzen ortografia-egiaztatzaileak.